2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

CIC Energigune

CIC energiguneko laborategian, BegoƱa Acebedorekin

Arratsalde on,
Atzo lehenengo Batxilergo ikasle batzuk, Gazteizera joan ginen maiatzean ospatuko den zientzia azokan aurkeztuko dugun proiektu bati buruz informazio gehiago jakiteko. Oso ondo egon zen gure ustez. Oso jatorrak izan ziren gurekin laborategiak erakusten eta haien lana azaltzen.
Aurkezpen txiki baten ostean, laborategira joan ginen eta han pila batzuk baita jostailusko kotxe bat martzan jartzea lortu genuen. Erraza dirudi, baina zer pentsatuko zenukete autoa magnesioz, zentimozko txanponez eta ozpineko disoluzio batekin eginda zeuden pilekin pizten bazen?
Hemen uzten dizuet laborategian egindako argazkia.